Joan edukira

GURE EKINTZA GUZTIAK

otsaila 5, 2023

Orain arte egin ditugun ekintza guztiekin lotzeko: HEMEN eta Memoriak

Gure artikuluak, adierazpenak eta elkarrizketak irakurtzeko: Irakurri eta Hedabideak

‘HEZIKIDETZA MASKULINITATE ERALDATUZ’ DBHko LEIOAKO IKASLEEKIN

martxoa 12, 2024

Leioako ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleekin maskulinitate-ereduei buruzko gogoeta egin dugu: “Hezikidetza Maskulinitatea Eraldatuz” izenburupean, hitzaldia Kultur Leioako auditoriumean egin da eta bertan izan dira.
Xabier Madariaga kazetariak gidatu du jardunaldia. Mahai-inguruan, Leioako bi gaztek hartu dute parte: Eneko Lambea gimnastika erritmikoko kirolari ikasleak eta Yuri Bilbao Barandiaran Institutuko 17 urteko ikasleak. Biek maskulinitatearen eredu nagusiari jarraitzen ez dioten pertsona gisa aurkeztu dituzte beren esperientziak.
Piper Txuriak Elkarteko bi kideok ere parte hartu dugu; Beñat Urrutikoetxea, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, eta Juan Manuel Féito, berdintasunaren eta maskulinitate berrien arloko prestatzailea.
Jardunaldiak maskulinitate hegemoniko mota bat ez jarraitzearen ondorioak jorratu ditu, maskulinitatea ikusteko modu desberdinek gizartean duten eragina, gazteen ikuspegia maskulinitate berrien aurretik, maskulinitatearen deseraikuntza edo gizonek feminismoan duten papera.

“Berdintasuna eraikitzeko maskulinitate berri bat eraikitzen” PROIEKTUAREN IV. FASEA

martxoa 3, 2024

Laugarrenez, Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntza bat eman digu aurkeztutako proiektu bat gauzatzeko (IV. fasea). Proiektu horren jarduerak, horietako batzuk dagoeneko eginak, honako hauek dira:

  • Maskulinitateari, sexismoari, berdintasunari eta sexualitateari buruzko 10 tailer misto DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzat, Sopuertako San Viator eskolan.
  • 7 tailer misto, gizonen eta emakumeen arteko aliantza-harremanei, maskulinitateari, autoestimuari eta sexualitateari buruzkoak, Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat, Sopuertako San Viator eskolan eta Bilboko Berrio-Otxoan.
  • Urduñako eskola publikoan Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle mistoekin ingurumen- eta sexu-hezkuntzari buruzko jarduera bat egitea. Gure gorputzen ezagutza eta estimua, naturaren ezagutza eta estimuarekin lotuta.
  • Argazki erakusketa, “Gizonak berdintasunerantz eta maskulinitate berriak. Irudi berriak gizarte berri baterako “lanean ari garen hiru eskoletan.
  • Argazki-erakusketari buruzko unitate didaktikoa idaztea.
  • Hazkuntza ez-sexistari eta maskulinitatearen erronkei buruzko txostena egitea, San Viator eta Berrio-Otxoako senidei zuzenduta.
  • Caminamos para Crecer antzerki konpainiari eta elkarteari aholkularitza ematea nerabezaroan sexualitateari buruzko ikuskizun bat sortzeko, eta “maskulinitate berriei” eta sexu-aniztasunari buruzko bere azken antzezlana zabaltzea.

BAIETZ BADA, BAI. EZETZ BADA, EZ. LEHEN SEXU-HARREMAN PARTEKATUEI BURUZKO CLOWN FORMATUKO ANTZEZLANA

otsaila 18, 2024

HONAKO HEZKUNTZA-JARDUERA HAU ESKAINTZEN DUGU: 14 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzendutako clown/umore formatuan egindako antzezlana. Pornografiaren kontsumoak eta sexu-heziketa desegokiak edo eskasak nerabeen sexu-harremanetan eragiten duten arazoak aztertuko ditugu.

HELBURUA: Nerabeen artean sexualitatea sustatzea, entzumenean, errespetuan eta elkarrekiko zaintzan oinarritua, eta maskulinitate tradizional patriarkaletik eta, hein handi batean, pornografiatik datozen agindu sexistak eta matxistak ezabatzen dituena.

FORMATUA: Aktore pare bat, emakumezko bat eta gizonezko bat, oihal handi batez osatutako hondo beltz batekin. Tamaina handiko ikasgeletan egin daiteke, baita ekitaldi-areto bateko eszenatoki batean ere. Iraupena: 30 minutu inguru.

Hizkuntza: gaztelaniaz izango da jarduera lehen aldiz jendaurrean aurkeztuko den lehen hilabete hauetan; hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gure asmoa euskaraz ere eskuragarri egotea da.

Gainera, hitzaldi/tailer formatuko jarduera bat eskaintzen da, 30/45 minutuko iraupena duen tailer moduko antzezlanaren ondoren. Bertan, parte-hartzaileek gaiari buruzko zalantzak eta kezkak azaldu ahal izango dituzte, dinamikaren baten bidez.

Piper Txuriak taldeak antolatu du, Caminamos para Crecer antzerki sozialaren konpainiarekin lankidetzan. Azken hori antzezlan honen sortzailea da: antzerkia parte hartzeko eta gizartea sentsibilizatzeko modu bat bihurtzeko kezkatik sortutako konpainia. Alderdi artistikoa hezkuntza eta hazkunde pertsonalerako bide gisa hartuta. Ikusi bere web orria.

Jarduera hau Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako proiektu baten parte da.

TALLERES GALLARRETA LANTEGIAK

otsaila 18, 2024

Aurtengo urtarrilean eta otsailean 5 tailerreko ziklo bat eman dugu, astean behin, zentro okupazional eta enplegu-zentro berezi honetako 18 gizonekin (ikus web orria): desgaitasuna duten pertsonentzako, batez ere intelektuala, enplegu-aukerak sortzera bideratutako gizarteratze-proiektua Bizkaiko meatzaldean bizi direnentzat (Abanto Zierbena, Muskiz, Ortuella eta Trapagaran). Maskulinitatearen erronkei buruz lan eta gogoeta egin dugu.

PIPER TXURIAK NAIZ IRRATIAN

azaroa 30, 2023

Zein da gizonek mugimendu feministan izan behar duten rola? Piper Txuriak elkarteak sexismoak gizonei nola eragiten dien eta gizona izatearen ondorioak ulertzea du helburu. Beñat Urrutikoetxearekin pribilegioei uko egiteaz, maskulinitate eredu berriez eta hezkuntza patriarkalaz hitz egin dugu. 

https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20231124/pribilegioa-ez-duenak-opresioa-dauka

” Feministok eguneroko esaldi eta adierazpenetan ezkutatutako matxismoa ikusarazten saiatzen garen bakoitzean, inguruko elkarrizketak eszeptikoz betetzen dira. Gehiegitan entzun dugu gure erruz “orain ezin dela ezer esan” eta “politikoki zuzenaren tirania” ezarri dugula. Baina feminismoak ez al die onurarik ekartzen gizonei? Noski baietz. Horregatik, gizonezkoen arteko erreflexio eta adiskidetasun gune bat sortzeko, jaio zen Piper Txuriak elkartea, berdintasunaren aldeko gizonen taldea. 

«Feminismoa bizitza zentroan jartzea da guretzat, eta bizitza zentroan jartzen dugun momentutik guztiontzat da onuragarria» esan digu Beñar Urrutikoetxeak, Piper Txuriak taldeko kideak. Taldeko hausnarketak elkarbanatzera etorri da gurera eta kideek argi daukate zein den gizonen lekua mugimendu honetan. «Feminismoa emakumeen lidergotzatik jaiotzen da, beraz ezin gara betiko kontuetan jausi; orain gu lideratzen hastea ez da bidea».

Erreferente feministek argi diote berdintasunerako bidean, lehenengo pausua gizonek euren pribilegioen konziente izatea dela. Horren harira, Urrutikoetxeak Piper Txuriak elkarteko kideen esperientzia elkarbanatu du gurekin. «Kaletik beldur gabe joate da pribilegiorik handia. Eskubide minimo bat da gizakiontzat, eta guk beti sentitu dugu seguru joan garela kaletik, hori baino gauza potenteagorik ez dago».

Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna izango da biha. «Plazaratu, onartu jasan eta eragin dugun indarkeria eta bidelagun izan, inongo protagonismorik gabe» horixe da Urrutikoetxeak gizonei egiten dien gomendioa. 

Pribilegioen prezio eta presioaz, ikastetxeetan egiten duten lanaz, maskulinitate eredu berriez eta oro har sexismoaren eraginaz hitz egin dugu Bigarren Kafean. “

PIPER TXURIAK IRAKASTEN DUEN HEZITZAILEENTZAKO IKASTAROA

azaroa 14, 2023

Gehiago jakiteko hemen.

EIBARKO ERREPORTAIA Eta Kitto! ALDIZKARIAN

azaroa 7, 2023

Aldizkari digitalean ikusteko: Hemen.

PIPER TXURIAK HIRU LURRALDETAN

azaroa 7, 2023

Araban, Murgia herrian, udalaren eskutik argazki erakusketa liburutegian.


Gipuzkoan, Eibar herrian, Merkatu Plaza Elkargunearen eskutik: argazki erakusketa eta bi jarduera, aitak eta semeak batera, bi orduko tailer bat, bi talde umeen adinaren arabera. Eta IMH ikastetxean (Makina eta Erreminta Institutoa) bost tailer ikasleekin.


Bizkaian, Dima herrian, udalaren eskutik argazki erakusketa liburutegian eta bi topaketa, herriko gizonekin.

Hiru lurraldetan langai bera: Maskulinotasunari buruz lantzea…maskulinotasuna eta gizonen erronkak berdintasunerantz.


PIPER TXURIAK EITBn

Iraila 12, 2023

Hona hemen Piper Txuriak elkarteak irailaren 8an parte hartu zuen Biba Zuek! EITBren saioa. Bertan elkarrizketa egiten digute, 3:50 minutik aurrera. Gaia: Espainako futbol federazioko lehendakariaren fikziozko gutuna 2023ko emakumezkoen futboleko munduko txapelketan dominak banatu ondoren egindako akatsengatik barkamena eskatuz. Guk idatzia da.

https://www.eitb.eus/eu/nahieran/saioak/biba-zuek/koldo-aldalur/osoa/7753/222217/

ESPAINIAKO FUTBOL FEDERAZIOKO LEHENDAKARIAREN FIKZIOZKO GUTUNA 2023ko EMAKUMEZKOEN FUTBOLEKO MUNDUKO TXAPELKETAN DOMINAK BANATU ONDOREN EGINDAKO AKATSENGATIK BARKAMENA ESKATUZ

abuztua 24, 2023

“Barkamena eskatzen diot Jenni Hermosori, egin ahal izan diodan kalteagatik. Oro har, barkamena eskatzen diet emakumeei; izan ere, gertatu zen unean eta nik ordezkatzen dudan rola kontutan hartuta, emakumeei dagokien eta merezi duten duintasuna eta errespetua bermatzeko ekintza oso negatiboa izan da. Jarrera horrek, gizonok errespetuz eta berdintasunez tratatu ditzagun egiten ari diren ahalegina ere kaltetu baitu. Ahoan musua emateaz gain, gainerako jokalariak ere besarkatu nituen, lurretik altxatuz eta haiekiko hurbiltasun fisiko handiegia sortuz. Uste dut mugak gainditu nituela, ez nintzela zuzen jokatzen ari, une berezi horretaz baliatzen ari nintzela daukagun harreman-motari eta erakunde honetan betetzen dudan karguari ez zegokion zerbait egiteko.

Sentitzen dut, ez zen inoiz gertatu behar. Sentitzen dut haiei guztiei egin ahal izan diedan kaltea, eta Jenni Hermosori bereziki. Aitortzen dut nire adibideak oztopatu egiten dituela gizonen pareko pertsonatzat hartzeko egiten dituzten ahaleginak, gu bezain errespetu osoa merezi baitute. Hitz ematen dut ez dudala horrelakorik hemendik aurrera errepikatuko, ez Jenni Hermosorekin, ez beste ezein emakumerekin. Nire esku dagoena egingo dut nire jarrera eta pentsaerak berrikusi, zuzendu eta aldatzeko, emakume batekin nagoenean, eta bereziki Jenni Hermosorekin, zuzen joka dezadan. Aitortzen dut oraindik asko daukadala ulertzeko emakumeek emakume izateagatik jasaten dituzten tratu txarren gainean, eta nire ezjakintasuna dela eta, ez dakidala nik neuk nola laguntzen diodan tratu txar horri. Onartzen dut matxismoak eta sexismoak nahastu egiten nautela, eta baldintzatu egiten dituela nire hitzak, nire ekintzak, nire pentsaera… honetan eta beste batzuetan ikusi ahal izan den bezala.

Horregatik, uste dut nire aldetik koherenteena lehenengo ilaratik erretiratzea dela, eta horrek lagunduko dit nire nagusitasun-posizioak elikatutako horrelako akatsak egiteari uzten. Berriz ere inongo erakunde publikoren ordezkari izatea pentsatu baino lehen, gizon naizen aldetik zer gertatzen zaidan berrikusteari ekingo diot. Ez dut neure burua behar bezala jokatzeko prest ikusten, ez dut horren guztiaren kontzientzia nahikorik; beraz, neure buruari, emakumeei eta gizon guztiei egin diezaiekedan mesederik onena umila eta zintzoa izatea da.

Uste dut, halaber, niri horrelako zerbait gertatzen bazait, seguruenik beste gizon batzuei ere gertatuko zaiela. Orain uler dezaket gutako batzuek protagonismoa lapurtzeko joera izan dugula, deseroso sentiarazi gaituela arreta guztiaren fokua haiengan egon izanak, eta ez gugan, ez baitugu onartu ez gaituztela behar arrakasta izateko. Nire buruari galdetzen diot ez ote litzatekeen hobe emakume batek entrenatzea eta ordezkatzea, agian oztopo bat gutxiago izango luketelako bidean.

Eskerrik asko zuen arretagatik, nire hitzekin egoera bidegabe hau konpontzen laguntzea espero dut. “

Sinatua: “Piper Txuriak” Bilboko Berdintasunaren aldeko Gizonen Elkartea.

Testu honen bidez, maskulinitate tradizional patriarkalaren eta sexistaren ereduarekin amaitu nahi duten gizarte-ahaleginetan lagundu nahi dugu, eta eredu hori emakumeekiko errespetuzko eta haiekiko berdintasunean oinarritutako harremanen aldeko maskulinitate-modu berrietan eraldatu. Gure interesa da eredu tradizional horren irrazionaltasuna azpimarratzea, bidegabekeriari aurre egitea eta baliabideak eskaintzea gero eta gizon gehiagok norabide horretan aurrera egin dezaten.