Baliabideak
Orrialde hau hezkuntza-komunitate osoarentzat pentsatuta dago (bai formalak, bai ez-formala) eta hezkuntza-inguruneetan maskulinitatea lantzeko baliabide eta material didaktikoak biltzea du helburu. Materialak sortu ahala eguneratuko dugu.
Espero dugu benetan zuentzat baliagarriak izatea.
Ikastetxeetan lantzeko unitate didaktikoak
COMPRENDIENDO LA MASCULINIDAD PARA CONSTRUIR CON LOS HOMBRES RELACIONES EN IGUALDAD Y LIBRES DE SEXISMO (HERRAMIENTAS PARA MUJERES ADOLESCENTES)
Hiru unitate didaktiko partekatzen dizkizuegu, neska gazteekin maskulinitatearen eraikuntza lantzeko garatu ditugunak. Unitate horiek helburuak eta metodologia partekatzen dituzte, eta hezkuntzako profesionalei tresna pedagogikoak emateko beharrari erantzuten diote, gai hori neska ikasleekin lantzeko, haien mutil ikaskideek gurekin tailer ez-misto batean parte hartzen duten bitartean. Gure ustez, proposamen hori guztiz aplikagarria da mutilekin ere egiten den lanean, nahiz eta ziurrenik azalpenak eta ikuspegia egokitu beharko diren.
- Esteka honetan hiru unitate didaktikoak deskargatu ahal izango dituzu. Proposamen metodologiko bateratua duen dokumentu bakarra da, eta, ondoren, hiru proposamen didaktikoen xehetasuna. Oraingoz unitate didaktikoak gaztelaniaz baino ez daude, saiatuko gara itzultzen aukera izan bezain laster.
- Hurrengo web-orrialdean, unitate didaktikoak gauzatzeko beharrezkoak diren eranskin eta material guztiak deskargatu ahal izango dituzu. Unitate didaktikoak bezala, gaztelaniaz daude gehienak, nahiz eta gutxi batzuk elebidunean dauden.
Argazki erakusketa
2013. urtetik “Gizonak Berdintasunerantz eta Maskulinitate Berriak. Jendarte berri baten aldeko 24 irudi berriak” argazki erakusketa partekatu izan dugu Euskal Herriko hainbat tokitan. Ondoren aurkitu ditzakezue hainbat material erakusketa honen inguruan:
- Argazki erakusketa PDF formatuan
- Argazki erakusketa bideo formatutan
- Laster erakusketa hau lantzeko unitate didaktikoak izango dira eskuragarrai
Maskulinotasuna nerabeekin lantzen. Senideentzako eta hezitzaileentzako argibidea
Ikasleekin egiten ditugun mintegietan, mintegi mistoetan edo mutilekin bakarrik, edukia labur-labur azaltzen dugu. Nerabeekin jarduera hauetan erabiltzen ditugun hizkera errez, adibide eta baliabide berberak bi idazki hauetan ere erabiltzen ditugu, baina gurasoentzat eta hezitzaileentzat egokituta.
Hona hemen dokumentuen sarbideak:
Mamadou Ngom*-ri elkarrizketa: Etnia, maskulinotasuna eta arrazakeria Bizkaiko afrikar gizon gazte baten egunerokoan
IKASLEEKIN LAN EGITEKO ARIKETEN TXOSTENAREKIN
* Kulturarteko bitartekaria Bizkaiko Munduko Medikuak GKEan
Hemen irakur dezakezu dokumentu osoa gaztelainaz bakarrik:
Senidean haurtzaron jasandako sexu-abusuei buruzko testigantza. Gizonen eta emakumeen arteko zubiak eraikitzen. BIDEO LABURRA
Talde-lanerako tresna pedagogikoa. Interesa baduzu, gurekin harremanetan jarri behar duzu nola erabiliko den zehazteko.
Testigantza horrek gertatutakoari buruzko xehetasunak emango ditu, baita estrategiei eta bizipen traumatiko hura emakumeen askapena, gizonen eta emakumeen arteko topaketa eta elkartasuna, gizonekin lan egitearen garrantziari buruzko kontzientziazioa sustatzeko tresna bihurtzeko hartu dituen erabakiak. Gizonek aurre egin behar dieten erronkei eta zailtasunei buruzko kontzientzia sakona, gizonen baldintzapenaren ondorioz. Bere ikuspegia erreparazioaren eta ahalduntzearen, eta sexismoaren eranginaren adibide bat da.