Joan edukira

Zer eskaintzen dugu?

KONTSULTAK ERANTZUTEN DITUGU

Zer dira berdintasunaren aldeko gizon-taldeak? Zer egin dezakete gizonezkoek genero-indarkeriaren aurka? Zer pentsatzen genuen…-(e)ri buruz? Nola sor daiteke gizon-talde bat? Maskulinitatearen gaineko interesa duten pertsonez eta gizon-taldeez: hedabideak, berdintasun-teknikariak elkarte eta erakundeetan, etab. Doan egiten dugu.

Eta egiten dugun horren guztiaren erdigunean: barne-mailako talde-lana,hausnarketa, bizipenak eta laguntza emozionala maskulinitatearen ikuspegitik partekatzeko, horrexek elikatzen baitu gure ekintzaren ikuspuntua eta motibatzen baikaitu gure gizarte-ekimenarekin aurrera jarraitzeko.

TAILERRAK, HITZALDIAK eta IKASTAROAK

Maskulinitate Berriek, Gizonak Berdintasunerantz; Izan nahi duzun gizona askatasunez aukeratzea; Zer gertatzen zaigu gizonoi?; Gizontasunaren erronka. Horiek izan litezke eskaintzen ditugun jardueren edukiak aurkezteko izenburuak.

Sexualitatea ere jorratzen dugu haur eta nerabeekin: “Gure gorputza ezagutuz eta maitatuz”. Gizonan gorputzaren ziklo biologikoetan eta gorputzean gertatzen diren aldaketetan jartzen dugu arreta. Gure gogamenetan eta gorputzetan dagoen aniztasun sexuala joarratzen dugu.

Emakumeekin aliantza-lana bultzatzen dugu ikuspegi feministatik, emakumezkoak gurekin elkarlanean daude. Ahalduntzeko tresnak eta ikuspegia eskaintzen dizkiegu gure jardueretako neska, gazte edo helduei.

– Taldeak mistoak edo soilik gizonezkoenak izango dira, beharraren eta egokitasunaren arabera.

  • Jardueraren iraupena erakunde antolatzailearen aukera eta beharretara egokitzen da: ordu bat, 2 ordu, 3 eguneko ikastaroa egunero 3 orduz…
  • Jarduera talde-mota orotara moldatzen dugu: genero-aniztasuna dagoen taldeetara edo mistoetara, gizonezkoek baino ez osaturikoetara, ikastetxe bateko ikasle nerabeen taldeetara, deialdi ireki bidez bildutako publiko zabaletara, mota guztietako publikoak osaturiko taldeetara,  gizon helduz osatutakoetara, irakasle-taldeetara, etab.
  • Bizkaitik kanpora ere joaten gara.
  • Parte-hartzaileak ele bitan aritzea ahalbidetzen dugu, baina gure hizkuntza nagusia gaztelania izango da (euskaraz komunikatzen gara).

Teknika Aktiboak baliatzen ditugu, ondorengoak oinarri garatzen den metodologia:

Bizipenekin loturikoa, pertsonen bizi-esperientzian oinarritzen delako.

-Jarduera eta praktika, dinamizatzeko hainbat estrategiaz eta teknikaz baliatuta.

Parte-hartzea eta integrazioa, pertsona bakoitzaren parte-hartzea erraztuta.

Malgutasuna, taldearen erritmora eta ezaugarrietara egokituta, bai eta taldekide bakoitzaren beharretara ere.

Gure lanaren oinarria Talde-lana da,Taldea jotzen baitugu kontzientziazio, norbere garapen eta gizarte-eraldaketarako funtsezko tresnatzat.

ARGAZKI ERAKUSKETA

“Gizonak Berdintasunerantz eta Maskulinitate Berriak. Jendarte berri baten aldeko 24 irudi berriak“. Argibide xehatua “Baliabideak” atalean.

BESTE PROIEKTU BATZUK

Bideo, artikulu eta unitate didaktiko batzuk ekoitzi ditugu; Gizon Sarea-n parte hartu dugu (berdintasunaren aldeko euskal gizonen sarea); beste elkarte batzuekin lankidetzan aritu gara sarean; lankidetza-hitzarmenak ditugu hainbat ikastetxerekin eta udalekin.

Gure lanaren oinarria Talde-lana da,Taldea jotzen baitugu kontzientziazio, norbere garapen eta gizarte-eraldaketarako funtsezko tresnatzat.

%d bloggers like this: