GURE EKINTZA GUZTIAK
Orain arte egin ditugun ekintza guztiekin lotzeko: HEMEN eta Memoriak
Gure artikuluak, adierazpenak eta elkarrizketak irakurtzeko: Irakurri eta Hedabideak
MONDRAGON UNIBERTSITATEAN MASKULINITATEA ETA SEXISMOA LANTZEN
Yolanda Martinek (Vulvalore Elkartea) eta guk, elkarlanean, Mondragon Unibertsitatean gazteekin lan egin dugu: bi egunetan, hiru ordu bakarrik neskekin, hiru ordu bakarrik mutilekin, eta amaieran ordu eta erdi denok batera talde mistoan.
Maskulinitatea eta sexismoa lantzea izan da gaia, indarkeria sexista prebinitzeko helburuarekin. Amaieran gizonok emakumei entzun diogu sexismoak eta indarkeria matxistak zer eragina izan duen haien bizitzetan entzunez, maila pertsonalean eta intimoan. Errespetuz, begirunez eta isilik entzun ditugu emakume bakoitzari (haien talde-kideei) haien kontakizuna entzunez. Gero emakumezkoek gauza bera egin dute gizonongan (gugan) baldintzapen maskulinoak zer eragina izan duen entzunez.

NERABEEKIN MASKULINITATE-LANARI BURUZKO IKASTAROA
I.M.H., ELGOIBARREKO INDUSTRIAKO LANBIDE HEZIKETA ESKOLAKO IKASLEEKIN MASKULINITATEARI BURUZKO JARDUERAK
Aurten be, Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako jarduerak eman ditugu: bost talde eta talde bakoitzarekin bi orduko saio bat.
2020a baino lehen hasi ginen ikastetxe honekin elkarlanean, eta urtean behin hara joaten gara.
Industria arloan egiten dute ikasketak, eta gehien gehienak mutilak dira. Honegatik, IMH-k eskatzen digute haiekin maskulinitatea lantzea.
*IMH: Institutu Makina Erraminta
Goi mailako zikloko bigarren ikasturtearen ikasleak badira: Fabrikazio Mekanikoko diseinua, Fabrikazio Mekanikako Produkzioaren Programazioa, Mekatronika Industriala,.

DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN JARDUNALDI BATZUETAN GURE ESKU-HARTZEA:
“AURREA HARTZEKO, ENTZUN”. NERABEKIN GURE ESKU-HARTZEA
Berria egunkarian artikulu interesgarri hau topo egin dogu, klikatu irakurtzeko: Aurrea hartzeko, entzun
Hona hemen hasierako paragrafoa:
«Entzunak izatea behar dute». Joseba Gabilondo Hiruki Larroxa elkarteko kidearen ustez, horixe behar dute gazteek, batez ere mutilek. Hain zuzen, manosferaren indartzean gazteak seinalatzen dituzte anitzek, eta mutil gazteek diskurtso horiek erreproduzitzen dituztela erran. Finean, manosfera mugimendu feministaren kontrako edukien multzoa da, Interneten dagoena. Eduki mota hori erreproduzitzearen karga gazte eta nerabe horiengan jartzen da, gizartearen ispilu direla atzenduta. Bide horretatik mintzo da Josebe Iturrioz irakasle eta aktibista transfeminista: «Ez ditzagun gazteak erruduntzat jo: gu zaharkituak gelditzen ari gara, ez dugu alternatibarik ematen, eta beraiek ez dute errurik testuinguru honetan jaiotzeagatik edo hor nerabeak izateagatik».

HAINBAT IKASTETXEKIN LANKIDETZAN
Udaberri honetan Piper Txuriak ikastetxekin lankidetzan:
- Gazteizen: BHI Unamuno, mintza-kafe jarduera batean DBHko ikasleekin.
- Bilbon: Zorrotzako Institutuan, irakasleekin. Emakumezkoak alde batean, eta gizonezkoak beste aldean, bi tailer ezberdinak izango dira.
- Bilbon: EBI Otxarkoaga ikastetxea, Lanbide Heziketako mutilekin.
- Bilbon: Trueba Ikastetxea, Artxandan. BHI eta DBHko irakaslegoarekin.

ASTEBURU GORRIA- HILEKOA NESKA GAZTEENTZAT

Ziklikoak garela eta bizitzetan zehar gure gorputzak etengabe aldatzen direla jakiteak ahaldundu egiten gaitu. Autoezagutzak, bizitzaren zoriona eta emakume izatearen berezko maitasuna indartzen ditu.
🌸 Asteburu Gorria es un fin de semana para que tu hija entienda su ciclo con naturalidad, gane confianza y se sienta segura ,que pueda saciar todas sus dudas
Un espacio para habitarnos y divertirmos ❤️
📅 23 y 24 de mayo
📍 Tertanga (Urduña)
🎯 Plazas limitadas
Info e inscripciones: 635 73 38 04 (Yolanda)
vulvalore@gmail.com
Un abrazo,
Yolanda y Yurena 🌸🩸
Vulvalore
Elkartea
PIPER TXURIAK ETA MONDRAGON UNIBERTSITATEA ELKARLANEAN 2026an: MASKULINITATEA eta SEXISMOA LANTZEN
Piper Txuriak Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan ari da bi proiektutan 2026an:
- Kooperatiba horretan gizon langileen talde bat sortzeko laguntza ematea, eta lehen topaketak dinamizatzea.
- Hezkuntzako esku-hartzea LEINN graduko ikasleekin Oñatiko campusean, gai honekin: sexismorik eta indarkeriarik gabeko harremanak gizonen eta emakumeen artean.

EUSKAL GAZTEEN BEHATOKIAN IKASTARO BERRI BAT, MARTXOAN
Piper Txuriak elkartearen eta Gazteen Euskal Behatokiaren arteko lankidetza berria, kasu honetan ikasturte berri batekin, bi jardunalditan 2026ko epailean / martxoan.
“AITATXO” DOKUMENTALA
Aitatxo dokumentalak seme/alaba baten galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik. Seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzaren bitartez, dokumental honek aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azalduko da dokumentalean. Gizarteak duen genero begirada apurtuz. Ama gutxietsi gabe aitei hitza emanez horrelako egoeren aurrean, esperantza mezu bat zabalduz.


