Joan edukira

PORTUGALETE-ko IKASLE AZOKAN (Bizkaia) PARTE HARTUKO DOGU

abendua 15, 2022
tags:

URTARRILAREN 13an ASTEARTEA – 10:00-10:45

AUKERA EZAZU ASKATASUNEZ NOLAKO GIZONA IZAN NAHI DUZUN

Haurtzaroan gizartea eta kultura saiatzen dira konbentzitzen gizon “normaltzat” edo “egiazkotzat” jotzen dena onartu behar dugula. Horrela, konturatu gabe, gizonezkoen jantzi urdin bat eramatea onartzen dugu. Jantzi horren diseinua eta ezaugarriak genero-sinesmen jakin batzuen araberakoak dira. Inposatutako maskulinitate-eredu bat burmuinean sartzen zaigu eta pertsona gisa mugatzen
gaitu: gure gustuak, pentsamenduak eta erabakiak markatzen ditu, baita sentitzen eta jokatzen dugun modua ere, horretaz jabetzen ez bagara ere. Horrek azaltzen du, neurri batean, ikasketa mota
batzuekiko interesa izateko edo lanbide batzuk aukeratzeko eta beste batzuk baztertzeko dugun joera.
Tradizioaren baldintzapena gainditzeko, jantzi hori nolakoa den ulertu behar dugu, horrela jakin ahal izango baitugu zerk kaltetzen gaituen eta zerk ez. Azken batean, gure giza premiekin eta izan nahi dugun pertsonarekin koherenteak ez diren gizarte-rolak baztertzen lagunduko digu.

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: