2022ko NEGUAN eta UDABERRIAN EGIN DITUGUN BESTE JARDUERA BATZUK
ONDARROA
Hiru orduko mintegia, Gizarteratzeko eta Haur Hezkuntzako heziketa-zikloetako ikasle guztientzat.
TXORIERRI
Bi orduko mintegia, mekanizazioko eta makina-erremintako heziketa-zikloetako ikasle guztientzat (gizonezkoak guztiak).
IURRETA
Bi egunez lau mintegi eman genizkien DBHko 3. mailako ikasleei (mistoa), bi mintegi talde bati eta beste bi beste bati. Guztira lau ordu talde bakoitzarekin. Bi irakasle izan ginen: emakume bat eta gizon bat. Helburua talde horiei laguntzea zen, aspalditik gertatzen ari ziren jarrera sexistei dagokienez, ikastetxearentzat erronka handia izan baitira.
LEGAZPI
Hiru orduko mintegia ematen diegu Lorratz elkarteko langilei, adingabeekin hezkuntza esku-hartzeari eskainia.
BILBO
CEAR Euskadirekin lotuta dagoen Caminamos para Crecer Antzerki Elkartearekin lan egin dugu. Lau mintegi egin ditugu, bakoitza bi ordu eta erdikoa, maskulinotasun eraikuntza eta horren gaineko lana zertan datzan ulertzen laguntzeko. Ondoren, ikaskuntza hori antzezlan baten sorkuntzan islatzeko gai horrekin.
BALMASEDA
Balmasedako inguruan jatorri eta kultura desberdinetako pertsonen arteko sarea sortzen diharduen Nos Unimos-Unissons Nous elkartearekin elkarlanean ari gara berriz ere. “Maskulinitatearen erronkak” izeneko hitzaldia eman genien elkarteko kideei.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Bi mintegi eman dizkiegu enpresako kudeaketa eta zuzendaritza graduko 2. mailako ikasleei (gizonezkoak), Oñatiko campusekoak eta Irungo campusekoak, 4 ordukoak bakoitza. Guztira 45 parte-hartzaile inguru.
Erantzunak itxita daude.