Joan edukira

PIPER TXURIAK MENDARO HERRIAN (Gipuzkoa)

ekaina 4, 2021
tags:

(…) Mendaroko Udalak, Berdintasun saila buru, hausnarketarako eta jabetzarako gune izango diren hainbat ekintza antolatu ditu, Jabetza Eskolaren baitan, ekainean zehar ospatzeko.

Ekintza horien artean, esaterako, maskulinitatearen eta autodefentsa feministaren inguruko ikastaroak egingo dira, ekainaren 3an lehena eta ekainaren 11n eta 18an bigarrena.

Maskulinitatearen harira antolatutakoak, hain zuzen, “Zer gertatzen zaigu gizonoi? Maskulinotasun tradizionala berrikusten” du izenburu gisa eta herritar orori dago zuzenduta. Horrela, Piper Txuriak elkarteko Juanma Feitoren gidaritzapean, genero maskulinoaren eraikuntzaren oinarrizko ezaugarriak, gizonei buruzko sinesmen eta itxaropen kulturalak eta horrek pentsaeran, sentitzean eta jardutean duen eragina izango ditu hizpide. Ikastaroa arratsaldeko 17:30etatik 19:30era bitartean eskainiko da, aurrez aipatu bezala, ostegunean, ekainak 3. (…)

https://www.mendaro.eus/eu/-/jabetza-berdintasuna-ikastaroak

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: