Joan edukira

GIZONEN KOADRILA BATEAN BORTIZKERI SEXISTA LANTZEN

martxoa 14, 2021
tags:

Gizonen koadrila baten barruan, jokaera bortitxak eta sexistak lantzen ditugu

29 urteko gizon koadrila batekin bildu gara lan-saio batean, emakume desberdinekin behin eta berriz indarkeria sexista erabili duen koadrilako kide baten kasua aztertzeko. Emakume hauekin eguneroko harremana zeukan eta haietako batzuk talde osoaren gertuko lagunak ziren. Lan-saio horren aurretik, koadrilarekin zenbait mezu elkar trukatu genituen ondo ulertzeko zer nolako eragina izan zuen koadrilako kide honen portaerak alde batetik emakumeengan eta beste aldetik beraiengan, bai banaka, bai koadrila mailan. 

Saio egin aurretik, elkarrekin egin behar genuen lanaren helburuak zehaztu genituen eta horiek lortzeko tresnak. Koadrila honetako kideek laguntza eskatu ziguten, lagun horrekiko eta kaltetutako emakumeekiko harremanari behar bezala heltzeko taldeko eta banakako tresnen falta sumatzen zituztelako. Lankidetza hori genero-ikuspegitik egin dugu, hau da, maskulinotasunari begira.

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: