Joan edukira

2020-2021 ikasturtarako PROGRAMA Bizkaiko SAN VIATOR eta BERRIOTXOA IKASTETXEETAN

abendua 17, 2020

Ikasturte honen hasieran oso proiektu interesgarria dugu, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren bidez finantzatuko dena.

Proiektuaren izenburua hauxe da:

MASKULINOTASUN BERRI BAT ERAIKITZEN, BERDINTASUNA ERAIKITZEKO: maskulinitate hegemoniko tradizionala deseraikitzen San Viator (Sopuerta) eta Berrio-Otxoa (Bilbo) ikastetxeetan, batxilergoko neska-mutilekin, irakasleekin eta familiekin.

Proiektu honen helburua da maskulinitate tradizionalaren deseraikuntza lantzea bi ikastetxe hauetan. Bertan, Batxilergoko ikasleekin, irakasleekin eta baita senidekin ere lan egingo dugu ikuspuntu zabal batetik. 

Pasaden urrian, proiektuari hasiera eman genion 4 tailer misto emanez Berriotxoan (Bilbo). Abenduan berriz, hitzaldi birtual bat egin dugu Internet bidez San Viatorreko (Sopuerta) irakasle guztientzat.

Ikasleei tailerrak ematen jarraituko dugu hiruhilabete bakoitzean, eta baita irakasleekin beste topaketaren bat ere egingo dugu. 
Aldi berean, baliabide pedagogikoak landuko ditugu, ikastetxe horietako hezkuntza-erkidegoari errazteko genero-ikuspegiko hezkuntza-lan bat egitea, batxilergoko maskulinotasunari begira. Gure web orrian argitaratuko ditugu denon eskura egoteko. 

San Viatorren egindako irakasleei hitzaldi birtualaren irudiren bat elkarbanatzen dugu:

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es image-1.png
La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es image-2.png

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: