Joan edukira

“GIZON SAREA” BERDINTASUNAREN ALDEKO GIZONEN EUSKAL HERRIKO ELKARGUNEA, guk parte hartu dugu

otsaila 26, 2020

Pasaden otsailaren 22an, larunbata, Gizon Sarearen topaketan parte hartu genuen. Bilera hau urtean bitan egiten da Euskal Herriko hainbat tokitan, talde anfitrioiaren arabera. Oraingo honetan Gasteizko Errekaleor auzo komunitarioan izan zen. Dinamizazioa, ordea, Zarauzko kideak osatzen duten Toka Gizon Taldearen eskuetan egon zen.
Gure arteko harreman pertsonalak lehenetsiz, topaketa hauen oinarrizko helburua alegia, Zarautzetik prestatu zituzten talde-dinamikek gidatu gintuzten. Eguerdi aldera, anfitrioiek eskainitako bazkari bat partekatu genuen eguzkitan. Bazkari honek hain berezia den leku honetako bizitzaren xehetasun asko ezagutzeko aukera eman zigun, eta baita proiektu komunitario horren historia ere bai.
Hurrengo deialdia Zipriztintzen Gizon Taldeak egingo du. Ermuako kide hauek, topaketa honetan parte hartu zuten eta hurrengora bilerarako taldeko dinamikak baita bazkaria ere prestatuko dituzte.

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: