Joan edukira

PIPER TXURIAK-EN KAMISETA

apirila 8, 2019

Oraintsu inprimatzetik aterata hiru koloretako kamisetak ditugu: argi urdina, beltz eta laranja. Diseinu-irudia argazkian agertzen da, testuak hurrengoa dio euskaran eta gaztelanian: “berdintasunaren aldeko gizonak”.

Ekimen honen asmoak honakoak dira: kamiseta janzten duen gizonak ekintza horren bidez gaiaren alde dagoela adieraztea; hura argi eta garbi adieraziz beharrezkoa den lan pertsonala egitea; eta, azkenik jarrera horren inguruko galdereia erantzun a emateko prest egotea. Gainera, kamisetak zabaltzen duen mezua Euskal Herrian zabaltzea da beste helburutariko bat, Piper Txuriak-ek apalki laguntzen duena.

Kotoi ekologiko ziurtatuko kamisetak dira, baldintza laboralen gaineko kontrol batekin ekoiztutakoak erostea izan da gure aukera. Inprimategia eta diseinugilea kooperatibak dira. 7 eta 10€ bitarteko prezioan ditugu salgai, unitatearen kostu erreala 8.5€ izanez.

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: