Joan edukira

ZER ESKEINTZEN DUGU?

otsaila 18, 2019

KONTSULTAK ERANTZUTEN DITUGU

Zer dira berdintasunaren aldeko gizon-taldeak? Zer egin dezakete gizonezkoek genero-indarkeriaren aurka? Zer pentsatzen genuen…-(e)ri buruz? Nola sor daiteke gizon-talde bat? Maskulinitatearen gaineko interesa duten pertsonez eta gizon-taldeez: hedabideak, berdintasun-teknikariak elkarte eta erakundeetan, etab. Doan egiten dugu.

Eta egiten dugun horren guztiaren erdigunean: barne-mailako talde-lana, hausnarketa, bizipenak eta laguntza emozionala maskulinitatearen ikuspegitik partekatzeko, horrexek elikatzen baitu gure ekintzaren ikuspuntua eta motibatzen baikaitu gure gizarte-ekimenarekin aurrera jarraitzeko.

ARGAZKI ERAKUSKETA

“Gizonak Berdintasunerantz eta Maskulinitate Berriak. Jendarte berri baten aldeko 24 irudi berriak”

Erakusketa 24 panelez (50 x 60) osatuta dago, foam-ezkoak dira -oso material arina-, eta gure elkarteak ateratako argazkiak erakusten dituzte -gu geu eta gure lagunak agertzen gara-, bai eta irudiak testuinguruan jartzeko testu eta esaldiak ere. Hala, mezu idatzi eta bisuala zabaltzen dute.

Irudietan, maskulinitate tradizional patriarkal eta hegemonikoari ez dagozkion rol eta jokabideak agertzen ditugu. Xedea da maskulinitate berdinzalea erakustea, emakumeekiko justiziaren mesedetan; aktiboa etxeko lanen erantzunkidetasunari dagokionez; emozioak adierazten dituena beste gizon batekin hizketan; beste gizon batzuekin gertutasun fisikoa bizi duena; lankidetza- eta adiskidetasun-harremanak eraikitzen dituena beste gizon batzuekin; berdintasunezko aitatasuna bultzatzen duena; etab. Finean, “maskulinitate berriak” deritzenen edo maskulinitate ez-patriarkalaren ezaugarriak deskribatzen ditugu.

2013. urtetik eskaintzen dugu, doan -ikus zein kasutan-, gehienez hilabeterako. Adin guztietarako baliabide baliagarria.

TAILLERRAK, HITZALDIAK eta IKASTAROAK

Maskulinitate Berriek, Gizonak Berdintasunerantz, Indarkeria eta Gizonak, Maskulinitatearen eraikuntza, Maskulinitateak Bilakatzen. Zer gertatzen zaigu gizonezkooi?

Horiek izan litezke eskaintzen ditugun tailer eta ikastaroen edukiak aurkezteko izenburuak.

  • Jardueraren iraupena erakunde antolatzailearen aukera eta beharretara egokitzen da: ordu eta erdi, 3 ordu, 3 eguneko ikastaroa egunero 3 orduz…
  • Jarduera talde-mota orotara moldatzen dugu: genero-aniztasuna dagoen taldeetara edo mistoetara, gizonezkoek baino ez osaturikoetara, ikastetxe bateko ikasle nerabeen taldeetara, deialdi ireki bidez bildutako publiko zabaletara, mota guztietako publikoak osaturiko taldeetara,  gizon helduz osatutakoetara, irakasle-taldeetara, etab.
  • Bizkaitik kanpora ere joaten gara.
  • Parte-hartzaileak ele bitan aritzea ahalbidetzen dugu, baina gure komunikazio-hizkuntza gaztelania da (euskara ulertzen dugu).

Tailer eta ikastaroetan, Teknika Aktiboak baliatzen ditugu, ondorengoak oinarri garatzen den metodologia:

Bizipenekin loturikoa, pertsonen bizi-esperientzian oinarritzen delako.

-Jarduera eta praktika, dinamizatzeko hainbat estrategiaz eta teknikaz baliatuta.

Parte-hartzea eta integrazioa, pertsona bakoitzaren parte-hartzea erraztuta.

Malgutasuna, taldearen erritmora eta ezaugarrietara egokituta, bai eta taldekide bakoitzaren beharretara ere.

Gure lanaren oinarria Talde-lana da, Taldea jotzen baitugu kontzientziazio, norbere garapen eta gizarte-eraldaketarako funtsezko tresnatzat.

Galdetu kostua -aldatu egin daiteke erakunde-motaren arabera-.

BESTE PROIEKTU BATZUK

Gizonei begirako zenbait kontzientziazio-bideoren edizioan lagundu dugu, Gizon Sarean -berdintasunaren aldeko euskal gizonen sarea- parte hartzen dugu, eztabaida publikoa eragiten duten eta gurekin lotura duten gainen gaineko manifestuak argitaratzen ditugu…

sin título-100611-004
Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: