Joan edukira

NORTZUK GARA ‘PIPER TXURIAK’?

otsaila 10, 2019

BERDINTASUNAREN ALDEKO ETA SEXISMOAREN AURKAKO BILBOKO GIZON TALDEA

ghi.bizkaia@gmail.com  

Honako hau gara:

Gizonen arteko adiskidetasun gunea da. Sexismoak guregan dituen eraginak aztertzen baimentzen duena. Gure bizipenak partekatzen ditugu, gertaerak, gizon izatearen esanahiak eta ondorioak. Elkarren sostengu gara eta bakoitzaren erritmoak errespetatzen ditugu.

Gizonoi maskulinitate ez patriarkalean bizitzeko aukerak eskaintzen dituen erakundea gara: berdintasuna, lankidetza, erkidegoa bultzatzen duena, edozein gizabanakoaren errespetua eta Lurraren eta Bizitza Osoaren zaintza bultzatzen duena.

Feminismotik eta maskulinismotik abiatzen den hausnarketa taldea gara. Ikasi izan dugu gure egonezinek eta gizatasunaren hainbat arazok jatorri berdina dutela. Jaiotzen eta hezten garen gizarte sexistak.

Talde burujabea eta autokudeatutakoa gara zeinen helburua aldaketak eragitea den: gure pentsatzeko moduetan, sentitzeko moduetan eta aritzeko moduetan, baita egitura sozialetan ere.

Kontzientziazio eta heziketa jarduerak bultzatzen dituzten ekintzaileak gara. Emakumeen askatasunerako politikak babesten ditugu. Maila lokalean antolatzen gara baina beti sare zabalagoetara begira. Instituzioekin elkar lana egiten dugu, oinarri-erakundekin, Gobernuz Kanpoko Erakundeekin, heziketa zentroekin, etab.

Topaketa guneen antolakunde sortzailea gara. Lotzeko eta elkarrizketarako esparruak sortzen ditugu. Pertsonen arteko zubiak sortzen dituztenak, desberdintasunarekin elkar biziz. Horregatik zapalkuntza mota guztiei uko egiten diogu.

Harremanetan bilatzen dugu beharrezkoa dugun segurtasuna, ez materialismoan edo estatus sozialean. Gure helburua berdintasunean eta justizian oinarritzen den giza komunitatea da.

Hemen gaude gutako batzuk:

foto grupo, Piper.jpeg

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: