Skip to content

ARGAZKI ERAKUSKETA IBILTARIA: MASKULINITATE BERRIAK

maiatza 16, 2018

 Berdintasunantz Gizonok eta Maskulinitate Berriak

            -24 irudi berri jendarte berri baten alde-

 

piper caserio-064

Bilboko Deustu-San Inazioko Modulu Psiko-sozialak, Piper Txuriak laguntzaz, argazki erakusketa hau eskaintzen du eta doanik da*, gizonek eta emakumeek berdintasunez eta begirunezharremanak izatearen alde gure jendartea egiten ari den ahaleginari gure ekarpena egiteko asmoz. Xedea dugu gai hauetaz populazioa sentsibilizatzea, gogoeta eragitea.

Erakusketa 24 panelez osatua da eta haietan agertzen diren irudietan honako gaiak  islatzen dira: berdintasuna, erantzukidetasuna, emakumearen aurkako indarkeriarik eza, jabekuntza, gizonen arteko afektibitatea, etab. Irudion ondoan, haiek aberasteko eta kokatzeko esaldiak agertzen dira. Honetaz gain, iaz eta aurten egin ditugun hormako egutegiak (2013 eta 2012) ere azaltzen dira, haiek izan baitira erakusketako argazki materialaren oinarria.

Erakusketa aldi baterako da (30 egunerako gehienez) eta izaera ibiltaria du, erakundeek  erabil dezaten.

Honela, antolatzaileok zirrikitu bat zabaldu nahi diegu gizon izateko eredu nagusiarekin bat ez datozen gizonei, baita andrazkoen aurkako bazterkeria eta indarkeria amai arazi nahi dituztenei ere. Bide nabar, gai hauetaz inoiz hausnartu ez direnengana ere heldu nahi dugu, hausnarketa egiteko gogoa pizteko. Azkenik, emakumeengana ere iritsi nahi dugu, geure aitzatespena adierazteko. Argi izpi bat izan nahi dugu gizarte berria eraikitzeko bidean, non sexismorik eta desberdintasunik izango ez den, non gizonezkook pertsona izateko nahi dugun erak aukeran izango ditugun.

ARGAZKIAK PDF: hemen

KONTAKTUAmodulo.pipert.proiektuak@gmail.com

ARGAZKIAK: Guillermo Casas ( www.guillermocasas.com )

ERAKUSKETA SUSTATZEKO BIDEOA: BIDEO-ERAKUSKETA

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: