Skip to content

UDAZKENEko TAILERRAK, 2017

urria 31, 2017

Urria eta abendua bitartean, tailer ugari eta beste jarduera-mota batzuk egiten ari gara, maskulinitatearen, berdintasunaren eta generoaren inguruan:

mural Guatemala

  • Gizonentzako bost tailer, ondoko erakundeek antolatuta: FEDEAFESek, osasun mentalaren erabiltzaileen federazioa (Gasteizen, Donostian eta Laudion), eta ZUBIKOk, zigor penalak edota kartzelarekin lotutakoak dituzten pertsonei laguntzeko elkartea (Bilbon).

 

  • Ohi bezala, elkarlanean jarraitu dugu Deustu- San Inazioko Modulu Psikosozialarekin, gizon gazteentzako tailer ugari eginez, BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTU eta LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEETAN, Emakundek sustaturiko Berdintasun Foroaren baitan.

 

  • Halaber, elkarlanean segitu dugu “IBARREKOLANDA” BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUAREKIN, Bilboko auzo horretan gizoneko ikasle-taldeekin lanean.

 

  • Arrasateko HHEn, hitzaldi-solasaldia egingo dugu, “Besarkadak” lelopean, gizonen eta emakumeen artean berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko bizikidetzarako bide bat eskaintzeko. Era berean, zentro horretan, kultura arabiar eta musulmana duten pertsonentzako tailer bat egingo dugu, espiritualitatea eta genero-berdintasuna lotuta.

 

  • Berriz kolaboratuko dugu Abanto Zierbenako Udalarekin (Bizkaia); azaroaren 25eko asteburuan, gure argazki-erakusketa eramango dugu hara, eta azaroaren 26an, igandean, haren inguruko jarduera bat dinamizatuko dugu.

 

  • Clara Campoamor elkarteak mahai-inguru batean parte hartzera gonbidatu gaitu: “Gizonak emakumeen mundura gerturatzen”, elkartearen “Berdintasunaren irudikeriak” Jardunaldien baitan, azaroaren 22an eta 23an, Bilbon.

 

  • Zarautzko udalak ere, mahai-inguru batean parte hartzera gonbidatu gaitu, EAEko gizon taldeei buruz, udalaren “Gizonezkoen inplikazioa eztabaidan. Indarkeria matxista” Jardunaldien baitan, azaroaren 23an.

Aurreikusita dugu, halaber, gutxienez beste bi erakunderekin ere elkarlana abiatzea, tailerrak eginez edo argazki-erakusketa eskainiz.

20170326_111640-1

 

 

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: