Skip to content

UDABERRIA AZKENETAN… UDAZKENARI SO

ekaina 29, 2017

 

Gizon Sarea-ko (Berdintasunaren Aldeko Gizon Euskaldunen Sarea) lagunekin elkartu ginen; haiekin batera, gainera, sexu-identitateei buruzko tailer batean hartu genuen parte, Errespetuz (pertsona transexualak) elkarteak antolatuta.

Gure argazki-erakusketa lau ikastetxetan egon da (Lekeitio, Lauro Ikastola, Durango eta Galdakaoko HHE-etan), hala nola Elgoibarko kultur etxean eta Portugaleteko gazteriaren zentroan.

Hitzaldi-solasaldi bat egin dugu, Portugaleteko HHEk antolatuta, bai eta tailer bat ere, Bilboko Sortarazi (gizarteratzea eta lanbideratzea) elkartearen eskutik. Arrasateko lanbide-hastapeneko zentroko nerabeen prestakuntza burutu genuen, guztira 10 tailer emanda.

Elkarteko barne-dinamikaren baitan, hainbat bilera egin genituen identitate eta sexu-orientazio ugarien gainean hausnartzeko eta ikasteko, bai eta prostituzioari buruz ere. Horretarako, aditu batek bere esperientzia partekatu zuen gurekin tailer edo hitzaldi erako saio batean.

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: