Skip to content

2017, NAZIOARTEKO ELKARLANA GUATEMALAN

apirila 11, 2017
totem solo para hombres(1)

Espainako Kultur Zentroa, Guatemala hirian

2016. urtean bezala, Euskal Herriko OSCARTE GKEak gonbidatuta, bertako beste elkarte batzuekin batera (El Peténeko Kooperatiba, eta Pastoral Guatemala hirian), elkarlanean aritu gara maskulinitateari buruzko tailerrak eskainita gizonezkoei, garapen komunitarioa genero-ikuspegitik lantzen duten programen baitan. Programok, tradizionalki, emakumeei begira garatu izan dira, baina iaztik gizonekin baterako lanketa erantsi zaie.

Asteburu osoko modulu batean parte hartu dugu, El Petén eskualdeko gazteentzako “diplomadun” baten baitan, duela hamarkadak lekualdaturiko komunitate indigenekin. Neskatilek bereizita egin zuten lan, beste emakumezko irakasle batekin, eta mutikoek, berriz, gurekin; asteburuari amaiera emateko, azken 2 orduak elkarrekin eman genituen talde biok. Mutiko nerabeentzako bi tailer ere egin genituen, hiriburuko auzo apal-apal batean.

Horrez gain, Guatemala hiriko Espainiako Kultur Zentroak, lankidetza-agentzia espainiarrak zuzenean finantzatuta dagoenak, lan-ikastaro bat antolatu zuen maskulinitatearen gainean, gizonentzat baino ez. 15 ordu iraun zuen, hiru arratsaldetan banatuta, eta irakaskuntza bertako Qanil erakundearekin partekatu genuen.

Hemen, aipatu jardueretan hartutako zenbait irudi ikus daitezke:

Escribir una leyenda

 

 

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: