Skip to content

ZER EGITEN ARI GARA, 2017

martxoa 7, 2017

-Martxoaren 8aren harira, gure kideetako bat Euskadi Irratiko Ganbara saiora gonbidatu dute, beste pertsonaren batekin batera elkarrizketa egin diezaioten. Horrela, berdintasunaren eta sexismo ezaren aldeko gizonezko aktibisten ikuspegia ezagutu nahi dute.

-Aurten, eta martxoa bitartean, maskulinitate berrien eta berdintasunaren gaineko gure argazki-erakusketak Portugaleteko Gazteria Saila bisitatu edo bisitatuko du, bai eta Galdakao eta Durangoko helduentzako hezkuntza-zentroa, Elgoibarko Udala eta Lekeitioko eskola publikoa. Horrez gain, El Correo egunkarian agertu da.

Leioako EHUko Hezkuntza fakultateko ikasleek gonbidatuta, otsailaren 21ean gure kideetako batek hitzaldi bat eman zuen gure esperientzia asoziatiboaren gainean, ikuspegi historikotik helduta, eta aktibismoaren baitan norberaren konpromisoaren garrantziaz mintzatu zen.

-Otsailaren erdialdean, Ermuko gizon-talde batekin egindako ikastaroa bukatu genuen. 2016ko abenduan hasia, 9 astean garatu zen, astero 2 orduko saio-tailerra eginda. Sexismoa, Berdintasuna eta Maskulinitatea izan genituen langai. Ermuko Berdintasun Sailak antolatu zuen, eta gure kide batek eman.

This slideshow requires JavaScript.

-Aurrera jarraitzen dugu Bilboko Ibarrekolanda auzoko bigarren hezkuntzako ikastetxearekin elkarlanean, 2016. urtearen hasieratik. Aldian-aldian, ikasleen talde feministari laguntzen diogu, eta tailer batzuk antolatzen ditugu.

-Halaber, Arrasateko nerabeentzako hastapen profesionalerako zentroarekin elkarlanean jarraitzen dugu. Astero, tailer bat egiten dugu 10 ikasleko talde misto batekin. Guztira 10 saio dira, ikasturte osoan banatuta, eta aurtengo urtarrilean hasi zen. Hainbat gai izaten ditugu hizpide: sexualitatea, drogen kontsumoa, mendekotasunak, sexu-identitate anitzak, berdintasuna, maskulinitatea… betiere genero-ikuspegia zeharkako gaia delarik.

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: