Skip to content

TALDEEKIN JARDUERA-PROGRAMA, 2017

abendua 27, 2016

Taldeekin jarduera-programa

“Maskulinitatea eta sexismoa gizonengan, norbera aldatu ingurua eraldatzeko”

 

GURE ESKAINTZAREN BAITAKO KONTZIENTZIAZIO ETA SENTSIBILIZAZIO JARDUERAK:

Ikastaroak: hainbat hilekoak, hilabetekoak edo astebetekoak

Noizbehinkako jarduerak: hitzaldia, bideo-foruma, tertulia, argazki-erakusketa aurkezpenarekin batera…

Gizon-taldeentzako edota elkarte-erakundeetarako aholkularitza eta laguntza

*Jarduera guztiak izan daitezke mistoak edo gizonentzat baino ez

Helburuak:

Sentsibilizazio-jardueretan, genero-ikuspegiari eta gizonen baitako eraikuntza maskulino eta sexistaren ondorioei buruzko sarrera egitea.

Kontzientziazio-jardueretan, nork bere barrua berrikusteko, hausnartzeko eta kontzientziatzeko lana egitea, gizonek uler dezaten haien genero-eraikuntzak beraien sentitzeko, pentsatzeko eta jokatzeko modua baldintzatzen duela, eta euren harremanetan eragina duela.

Kasu bietan, genero-banaketa eta horrek gizonengan eragindako baldintzapenak eusten dituen gizarte-egitura identifikatzea, eta gizarte-aldaketak eragingo dituzten aldaketa pertsonalak sustatzea.

 

SENTSIBILIZAZIORAKO MATERIALAK:

Argazki-erakusketa:

Tresna hau baliatzen da genero-deseraikuntza gizonengan zertan datzan ulertzeko, gizon-talde hauetan egiten den lanaren aurkezpenarekin batera, ondoko izenburuarekin: “Berdintasuna eta Maskulinitate Berriak – Igualdad y Nuevas Masculinidades / 24 irudi berri jendarte berri baterako – 24 imágenes nuevas para una sociedad nueva”.

Bideoak:

Tresna honek balio du berdintasunaren aldeko eta sexismoaren kontrako gizon-taldeen ekintzak eta pentsaera ezagutzeko, eta genero-ikuspegiari ikuspegi maskulinotik heltzen hasteko.

*Erakusketa eta bideoak dohainik eskaintzen ditugu

 

Gazteentzako jarduerak

“Genero-banaketa eta sexismoa. Berdintasunezko eta tratu txarrik gabeko harremanetarantz”

 Gure jarduerak eskaintzen dizkiegu bigarren hezkuntzako ikastetxeei eta gazteekin lan egiten duten beste erakunde batzuei, bai eta gazteen elkarteei ere. Irakasle-taldearekin lan egiteko aukera ere ematen dugu.

 

Jada kontzientziaturiko gizon-talde berrientzako ikastaroa

“Norbera aldatu ingurua eraldatzeko. Gizonen baldintzapenak eta haien askapena”

 Ikastaro honetan, tailerrak egiten dira, astero edo hamabost egunetik behin, urtebeteko edo bi urteko epealdian, edo hainbat hilean edo hilabetean.

Nork bere eraikuntza maskulino sexista berrikustera eta horretaz auto-kontzientziatzera konprometituriko gizonen talde bat osatuko dugu, nork bere baitan zein gizartean aldaketa eragiteko xedez.

Azken helburua da taldeak autonomia erdiestea eta, hortik aurrera, talde-gizon gisa finkatzea berdintasunezko ikuspegi ez sexistatik.

Modu horretan, gure asmoa da elkarrekin harremanetan lan egiten duten gizon-taldeen sare bat sustatzea.

Aita diren gizonentzako jarduerak

AITALAGUNA*

https://www.facebook.com/aitalaguna/

“Aitatasun kontziente eta ez sexista, gizonen taldea eta foro birtuala

Proiektuaren helburua da aita diren gizonak jabetzea haien seme-alaben heziketaren baitako genero-eraikuntzaz, rolen transmisioaz eta estereotipoez.

Maskulinitateekin, gizonekin eta zainketarekin zerikusia duten esperientzia, kezkak, hausnarketak…  partekatzeko gogoa duten gizonei zuzendutako elkarlaguntzarako topagune bat da.

* Modulu Psikosozialak antolatzen eta zuzentzen du jarduera hau

 

9679a-circulo

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: