Skip to content

“GIZON BERRIEN HITZAK” FILMA, eta BIDEO-FORUMA jarduera

Iraila 5, 2016

 

Ikus-entzunezko lana da, bi film laburrek osatua (bat euskaraz eta bat gaztelaniaz), eta guztira 7 minutu irauten du film bakoitzak. Berauen bitartez, indarkeria sexistaren, matxismoaren eta menperakuntza maskulinoaren inguruko sentsibilizazioa eragin nahi dugu.

70 gizon bildu ditugu, adin, etnia, kultura, jatorri, lanbide eta hizkuntza desberdinak dituztenak, baina guztiak bizi dira Euskal Herrian. Horietako asko ezagunak dira zein bere arloan: kultura, musika, zinema edo kirola.

Deustu-San Inazioko Modulu Psikosozialasustatu du, Piper Txuriak-en laguntzarekin, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Emakundearen finantzaketa jaso du. 

“Indarkeriarik gabeko gizonak” izeneko BIDEO-FORUMA da, gure ikus-entzunezko ekoizpen berria aurkezten duena:“Gizon berrien hitzak – Relatos de nuevos hombres” film laburrak, euskaraz eta gaztelaniaz.

Jarduera honek ARGAZKI ERAKUSKETA IBILTARIA “Berdintasunantz gizonok eta maskulinitate berriak – Hombres hacia la igualdad y nuevas masculinidades” osatzen du, baita azken urteotan eskaini izan ditugun solasaldi-berbaldiak, tailerrak eta ikastaroak ere.

Jarduerak 2 orduko iraupena dauka: film laburraren aurkezpena egin ostean, ikusi egiten da, dela euskaraz, dela gaztelaniaz. Ondoren, tertulia dinamizatua egiten dugu. Bideoaren edukia eta partaideen esanak eta galderak kontuan hartuta, hausnarketa eragiten da eredu maskulino tradizional patriarkalaren gainean, zein eragin duen sexismoak gizonengan eta  indarkeria eta menderakuntza maskulinoari buruz.

 

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: