Skip to content

“GIZON BERRIEN HITZAK”: IKUS-ENTZUNEZKO EKOIZPENA

martxoa 13, 2016

Honen bidez, sentsibilizazioa eragin nahi dugu indarkeria sexistaren, matxismoaren eta menperakuntza maskulinoaren gainean. Ikus-entzunezko lana da, lau film laburrek osatua (lau euskaraz eta lau gaztelaniaz), eta guztira 7 minutu irauten du. Bereizita edo bideo bakarrean batera ikus daitezke.

70 gizon bildu ditugu, adin, etnia, kultura, jatorri, lanbide eta hizkuntza desberdinak dituztenak, baina guztiak bizi dira Euskal Herrian. Horietako asko ezagunak dira zein bere arloan: kultura, musika, zinema edo kirola.

Proiektu berri hau Deustu-San Inazioko Modulu Psikosozialak sustatu du, gure laguntzarekin, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Emakundearen finantzaketa jaso du. Bertan, Iratxe Mediavilla zuzendutako lantalde teknikoak parte hartu du.

Ver Facebook.

Gazteleraz eta azpitituluak ingelesez:

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: