Skip to content

Emakumezko erreportari batek sanferminetan jasan duen eraso sexistari buruz

uztaila 22, 2010

Sanferminetan bere lanean ari zen berriemaile emakumezko batek eraso sexista jasan du, eta idatzizko prentsak honela eman du haren berri:

Maribel y la extraña familia pamplonica
(Visto, dicho y oído 7/07/10 en Publico.es)
Compadezco a los reporteros que no tienen más remedio que cubrir San Fermín para sus cadenas. Especialmente a esta, a quien ayer empaparon de vinazo para después morrearla sin su permiso. Sin embargo, eso no fue lo peor. Peor fue la reacción de su compañero en plató que, tras el beso, le dijo: “Maribel, no provoques a ese chico, por favor”. Maribel estaba haciendo su trabajo y no provocó a nadie; tuvo que sufrir a dos gañanes, al borracho y al de plató.

Hau dela eta, ondokoa adierazi nahi dugu:

Publico egunkariko goiko ohar hau idatzi duenak zuzen jo du bidegabetzat honelako eszena telebistan agertu izana, eta bere eginahala aintzat hartzen dugu. Erratu da, ordea, aipatu oharra xelebrekeriei buruzko atal batean (“lo visto, dicho y oido”) sartzean. Hankasartze honek eragin kaltegarri nabarmena dakar. Izan ere, hango gertaera guztiz salagarria da, gizarte- zein auzi-mailan, emakumezkoaren aurkako erasoa delako, eta egin dutenek beren jokaeraren okerra aitortu beharko lukete, zuzendu eta barkamena eskatu publikoki.

TVE1-ek eta Publiko egunkariak jazoera honi eman dioten tratamendua oso kontuan izateakoa da. Izan ere, bi erakunde hauek ideologia hedatzen dute gizartean, eta honelakoen bitartez sexismoa zabaltzen eta iraun arazten laguntzen dute, oraingo gertaera bezalakoak ohikotzat aurkezten baitituzte, berezkotzat eta ekidin ezinezkotzat. Honelako jokaera sexistei jaramon handiegirik eman ez, eta, areago, arnasa emateak kalte nabarmenak ekartzen dizkio geure gizarteari: kezkatzeko moduko eredua indartzen du, hain justu Euskal Herriko jai sasoiaren atarian, eta min handia egiten dio sexismoa ezabatzeko eta tratu txarren aurka gizartea egiten ari den lanari. Honela, halako ekintzak beste herri jaietan ere gerta daitezen, eta naturaltzat ikus daitezen, laguntzen dute.

Geure gizon mugimenduak (Euskal Herriko Gizon Sarea) ekarpen ederra egingo du orain arte bezala jarraitzen badu azaleratzen ondo pentsatzen ari ez den esparrua eta uneak, eta sexismoa indartzen eta irauten laguntzen duten jarrerak. Oraingo gertaera hau “barregarri” edo “ondo pasatzeko” zerbait gisa eskaini digute hedabideek, baina, benetan, emakume langile baten -beraz, emakume guztien- aurkako indarkeria fisiko eta psikikoa da. Honela, gizarteari hel arazi zaion mezua da emakumeek tratu txarra merezi dutela emakume izate hutsagatik, gizonoi halako jokaerak barkagarritzat eta “txantxetakotzat” hartu behar zaizkigula, ez direla “kaltegarriak, nahiz eta piskat bihurriak izan”, “ez direla larritzekoak,… azken batean, jaietan daude eta neurria piskat bat pasatzea ez dago txarto”.

Gizonoi ere ez digute inolako onik ekartzen halakoek, gugan heziketa sexistak ezarri dizkigun pentsamolde eta jokamoldeak, eta hauen ondorioak, sendotzen baitituzte. Ez digute onik egiten zergati askorengatik, besteak beste: emakumeak beldurtzen dituztelako eta gu haiengandik are gehiago urruntzen; gizonok nahasten gaituztelako, jokamolde sexistak naturalizatu egiten baitituzte eta hauen kutsu sexista lausotzen; beldurtzen gaituztelako, gizon batek tratu txarra ematen ari dela beste gizonen pasibitatearen lekuko baikara, eta; halako ekintzek geure gizatasuna ere kutsatzen dutelako. Gizonok, beste gizakiek bezalaxe, ikusi behar dugu hurkoek zuzen eta irmo jokatzen dutela tratu txar ororen aurrean, tratu txar sexista izan edo ez. Izan ere, horrek animatuko baikaitu, geu garenean balizko tratu txarraren lekuko, altxatu eta geldi araztea erabaki dezagun. Jaiak honetan entseiatzeko gune aproposak dira, nahiz eta geure egunerokoan ere hori egiteko aukerarik falta ez dugun, tamalez

Juanma Triku, Piper Txuriak taldeko kidea
Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: