Joan edukira

Eginkizun eta helburuak

urtarrila 28, 2009

Aspaldi adierazi genuen izen bat aukeratu nahi genuela gure taldearentzat. Urrats honek sinbolizatzen du lehenengo fase baten amaieran guretzat. Tarte honetan elkar ezagutzeko, kontzientzia hartzeko, lan egiteko eta kontsentsua lortzeko erabili dugu bilerotan parte hartzen dugun gizonok.

Honekin batera, beste gizon tade batzuei iritzia eskatu eta gero, erabaki dugu elkarte bat osatzea. Honen helburua ia da hobeto prestatua egotea eta, batez ere, berdintasunaren alde eta genero indarkeriaren aurka aurrera egiteko aukerarik alferrik galtzen ez uztea.

Bide honetan, guretzat erreferentzialak diren dokumentu batzuk aukeratu ditugu. Dagoeneko dekalogoa ezagutzen duzue, eta orain, Piper Txuriak-Guindillas Blancas elkartearen xedeak aurkeztu nahi dizkizuegu:

– Emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde egitea eremu eta aspektu guztietan: lege, gizarte, lan, familia, hezkuntza eta abarretan, hain zuzen. Emakumezkoek aintzinetik pairatzen duten diskriminazioari arreta berezia jarriko diogu.

Gizonen aldaketa bultzatzea, berdintasunaren aldeko eta maskulinitate eredu tradizionalaren aurkako jarrerak sustatuz. Bide honetan, gizonen arteko elkar-laguntza bultzatuko dugu, hau den-denon onerako izango dela baitakigu.

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: